Bases CAS | Calendario | Galería | Contacto
‘Reciclon’ Birziklatutako Klaseko Maskoten V. Lehiaketaren Oinarriak
HELBURUA
Nafarroako ikastetxe guztiak, ikasgelan material birziklatuarekin maskota bat osatu eta honen argazki bat bidaltzera animatzea.
Birziklapenak gure ingurunean eta gure planetan duen garrantzia nabarmentzea da lehiaketaren helburua. Aukera bikaina da 6 eta 12 urte bitarteko haurrak hondakinen kudeaketa iraunkorraz kontzientziatzeko, eta beren buru-argitasuna, talentua eta talde- lana erakusteko Ingurumenaz kontzientziatzeko helburu argi bat duen ekimen dibertigarria bat da. Diario de Noticiasek sustatzen du, eta Nafarroako Hondakinen, Iruñerriko Mankomunitatearen eta Nafarroako Rural Kutxako Gizarte Ekintzaren babesa du, Lacturale, Senda Viva, Itaroa Merkataritza Zentroa eta La Burundesaren laguntzarekin.
PARTE HARTZEA
Lehiaketa Foru Komunitateko ikastetxe guztietako Lehen Hezkuntzako ikasgela
guztientzat izango da, eta 3 kategoriatan banatuko da, maila/adinaren arabera:
-Lehenengo kategoria (1. eta 2. Mailak)
-Bigarren kategoria ( 3. eta 4. mailak)
-Hirugarren kategoria (5.eta 6. mailak).
Irabazle bat (ikasgela irabazlea) egongo da kategoria bakoitzeko (3 irabazle osotara).
Parte hartzeko baldintzak
Sorkuntzak material birziklatua izan behar du ardatz, eta kontuan hartuko dira ikasgelaren parte-hartzea, sorkuntzaren originaltasuna, erabilitako material birziklatuen elementu kopurua eta proposatutako sorkuntzaren izena. Tamaina 0,80 eta 1,5 m bitartekoa izatea gomendatzen da.
EGUTEGIA
- Izena emateko azken eguna: 2027ko urtarrilaren 22a, ostirala.
- Maskota sortzeko argazkiak bidaltzeko azken eguna: 2027ko martxoaren 24a, asteazkena.
- 2027ko apirilaren 9an (ostirala) http://www.noticiasdenavarra.com web gunean jakinaraziko dira kategoria bakoitzeko 5 maskota finalistak (epaimahaiak hautatuak) eta 2027ko apirilaren 9tik 18ra bozketa egingo da, kategoria bakoitzeko maskota irabazlea aukeratzeko.
- 2027ko apirilaren 19anjakinaraziko dira maskota/ikasgela irabazleak web gunean.
- Data horretatik aurrera, antolakuntzatik klase irabazleekin harremanetan jarriko gara saria emateko ekitaldiaren data zehazteko 2027ko maiatzaren 10etik 14rako astean. Sari banaketa tokirako joan-etorria ikastetxearen kontura izango da.
- Sariak emateko prozesua amaitu ondoren ere, DIARIO DE NOTICIAS egunkariak eskubidea du ez-betetzeren bat gertatuz gero deskalifikatzeko.
EPAIMAHAIAREN OSAERA
Epaimahaia Diario de Noticiaseko marketing-saila eta Nafarroako Hondakineko eta Iruñerriko Mankomunitateko ordezkariek osatuko dute.
1.FASEA: NOLA IZENA EMAN LEHIAKETAN
Ikastetxe bakoitzak mezu elektroniko bat jasoko du esteka batekin. Esteka horren bitartez, ikastetxeari dagokion izena emateko orrira sartu ahal izango da. Parte hartu nahi duten mailak eta ikasgelak lehiaketan eremu guztiak bete beharko dituzte (ikasgela bakoitzeko fitxa bat). Beharrezkoa izango da mezu elektronikoa jasotzen duenak, ikastetxeko Lehen Hezkuntzako ikasgela guztietako tutoreekin partekatzea. Izen emateak bakarka egin daitezke, edo tutore/irakasle berak alta eman dezake nahi haina ikastaro eta klase, baina beti fitxa bat bete beharko da ikasgela bakoitzeko, bidalitako estekaren bitartez.
Fitxa bidez bete beharreko eremuak:
- MAILA
- IKASGELA (A,B,C.. )
- EREDUA
- TUTOREA
- EMAILA
- TELEFONOA
- HARREMANETARAKO IZENA
2.FASEA: ARGAZKIAK IGOTZEKO PROZESUA; MASKOTA, MASKOTA+GELA ETA SORKUNTZA PROZESUARENA
Ikasgela bakoitzeko argazkiak igotzeko (aldez aurretik izena emanda egon beharko da), izena emateko erabili den estekara sartu behar da berriro (gogorarazle bat bidaliko dugu estekarekin) eta dagokion fitxan ARGAZKIAK IGO botoia agertuko da argazkiak igo ahal izateko eta fitxan MASKOTAREN IZENA jarri beharko da dagokion eremuan.
Bidali beharreko argazkiak eta nola igo izen emate orrira
Argazki bakoitzeko, fitxategia kargatzeko eremu bat jarriko da (ikus eranskina)
– Maskota ikasgela osoarekin argazki bat
– Maskotaren Banakako argazki bat
-Sorkuntza-prozesuaren argazki bat
Argazkiek bete beharko dituzten baldintzak:
-Argazkien gehienezko pisua 10 Mb-koa izango da.
-Jpg edo png formatua.
-Argazkiak formatu horizontalean aurkeztu beharko dira.
Oinarri hauetara egokitzen ez den edozein bidalketa automatikoki baztertuko du epaimahaiak.
Izen-ematearekin edo plataformara argazkiak igotzearekin lotutako edozein kontsultatarako helbide elektroniko hau jarri da: reciclon@gruponoticias.es
MASKOTA FINALISTEN ERAKUSKETA.
Maskota finalistak Itaroa merkataritza-gunean erakutsiko dira bozkatzeko epean, ondoren irabazleak banatzeko ekitaldian, eta azkenik, Nafarroako hainbat herritan erakutsiko dira modu ibiltarian. Antolakuntzak bere gain hartuko du maskoten garraio-kostua.
MASKOTAREN OSOTASUNA
Ikastetxeek kontserbazio egoera ezin hobean eman beharko diote lehiaketaren antolatzaileei, aipatutako erakusketak egin ahal izateko. Antolakuntzak eskubidea izango du argazkietan aurkeztutako baldintza berdinetan iristen ez diren maskotak deskalifikatzeko.
SARIAK
Ikasgela osoarekin Sendaviva parke tematikorako bidaia ( Joan-etorriko bidaia eta sarrerak barne). Saria Lehen Hezkuntzako kategoria bakoitzeko irabazleentzat izango da: 1 (1. eta 2.) 2 (3. eta 4.) 3 (5. eta 6).
Saria ikastetxeentzat bereziki gordetako data batean gozatu ahal izango da: maiatzaren 20,21,26,27 eta 28an edo 2027ko ekainaren 2,3,4,9,10,11,16 eta 17an (erreserba egiteko unean lekua egonez gero).
Kategoria bakoitzeko klase irabazleek, gainera, Dideco Iruñako jostailu sorta bat eskuratuko dute, klasean gozatzeko.
AKZESITA
Epaimahaiak BI akzesit emateko ahalmena izango du eta irabazleen sari bera izango du.
DATU PERTSONALEN BABESA
DIARIO DE NOTICIAS egunkariak datu pertsonalak behar bezala erabiliko direla bermatzen du, apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamenduaren (GDPR) eta abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren (DBLO) arabera.
Lehiaketan parte hartzeko, erabiltzaileak espresuki baimena eman behar du DIARIO DE NOTICIAS egunkariak emandako datuak erabil ditzan, lehiaketan parte hartu ahal izateko. Lehiaketan parte hartzen dutenek ematen dituzten datu pertsonalak behar bezala eguneraturik eta osorik emanen dira.
Eskubideak lagatzea
Oinarri hauek onartuz, parte-hartzaileak baimena ematen dio DIARIO DE NOTICIAS egunkariari eta lehiaketara bidaltzen dituen irudiak erreproduzitzeko, erabiltzeko eta publikoki zabaltzeko, denbora-mugarik gabe, edozein bitarteko, euskarri edo formatu fisiko, elektroniko edo telematikotan eta edozein sistema, prozedura edo komunikazio-modalitateren bidez, baita sare sozialen bidez zabaltzeko ere (https://www.facebook.com/NoticiasNavarra), (https://twitter.com/NoticiasNavarra) eta (https://www.instagram.com/noticiasnavarra_oficial). Irudiak sare sozialetan argitaratzeak ez dakar inola ere titulartasuna hirugarrenei lagatzea.
Era berean, lehiaketan parte hartzen dutenek noticiasdenavarra.com-i lagatzen dizkiote argazkiak bidaltzearen ondoriozko jabetza intelektual eta irudi eskubide guztiak, eta adierazten dute baimena eta lagapena egiteko ahalmena dutela eta eskubide horiek ez dutela urratzen hirugarren edo arau aplikagarriaren eskubiderik, eta DIARIO DE NOTICIAS egunkariak bermatzen duela eskubide horiek modu baketsuan erabiliko dituela. Lehiaketan parte hartzeko bidaltzen den argazkian hirugarrenen irudiak sartzen badira, parte-hartzaileak honako hau bermatzen du: horretarako behar den baimena, eta irudi-eskubideak lagatzea. DIARIO DE NOTICIAS egunkariak noiznahi eska diezaioke baimen hori. Lehiaketa honetan parte hartuko duten irudiak noticiasdenavarra.com webgunean argitaratu eta zabalduko dira, eta modu mugagabean, eta beste erabiltzaile edo parte-hartzaile batzuekin partekatuko dira, sare sozialen bidez, aurreko lerroaldean ezarritakoaren arabera. Horietako batzuk egunkarian ere erakutsiko dira. Alde horretatik, parte-hartzaileak adierazten du bidalitako irudien gaineko eskubideen titularra dela, edo, hala badagokio, bermatzen du DIARIO DE NOTICIAS egunkariak erabili eta ustiatzeko beharrezkoak diren eskubideak eta baimenak dituela. DIARIO DE NOTICIAS ez da erantzule egingo hirugarrenen jabetza intelektualeko eskubideek babesten dituzten argazkiak erabili, erreproduzitu, banatu edo publikoki jakinarazteagatik sor daitezkeen kalteak, parte arte-hartzaileak ez badu lortu aldez aurretik titularrengandik beharrezko baimena. Kasu horretan, parte-hartzaileak onartzen du arduradun bakarra izango dela irudien gaineko eskubideak dituela alegatzen duen hirugarren batek egindako erreklamazioen aurrean.
Onartzea
Lehiaketan parte hartzeak lehiaketaren eta epaiaren oinarri guztiak onartzea dakar. Edozein irudi oinarri hauetara egokitzen ez bada, besterik gabe baztertu egingo da. Lehiaketa honetan parte hartzen dutenek nahitaez bete beharko dituzte lehiaketaren baldintza berariazkoak eta orokorrak, eta ez betetzeak parte-hartzailea lehiaketatik kanporatzea eta harekiko edozein eskubide galtzea ekarriko du.
DIARIO DE NOTICIAS egunkariak noiznahi utz dezake bertan behera lehiaketa, beharrezkotzat jotzen du.
Tratamenduaren amaiera
– Datuak kontserbatzeko irizpideak. Tratamenduaren amaierari eusteko elkarrenganako interesa dagoen bitartean gordeko dira, eta, horretarako beharrezkoa ez denean, datuak pseudonimizatzeko edo erabat suntsitzeko segurtasun-neurri egokiak hartuko dira. Datuak ez zaizkie hirugarrenei jakinaraziko, legez hala behar denean izan ezik.
– Erabiltzailearen eskubideak. Baimena edozein unetan kentzeko eskubidea. Zure datuak ikusteko, zuzentzeko, eramateko eta ezabatzeko eskubidea eta haien tratamendua mugatzea edo aurka egitea.
– Kontrol-agintaritzari (agpd.es) erreklamazioa aurkezteko eskubidea, tratamendua indarrean dagoen araudiarekin bat ez datorrela uste badu.
– Eskubideak erabiltzeko harremanetarako datuak:
Posta helbidea: ZEROA MULTIMEDIA, S.A.
Pol. Areta industrialdea, Altzutzate kalea, 10 (31620) – Uharten (NAFARROA).
Emaila: gdpr@noticiasdenavarra.com
ZEROA MULTIMEDIA,S.A. Pol. Ind.Areta C/Altzutzate, 10 31620 Huarte, Navarra
Email de contacto: concursos@noticiasdenavarra.com

